Debagoiena aldean izan dira Andatzakoak

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 14a, 08:30

Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek ateratako ondoko irudian duzue, igandean egin zuten irteeran bildu zen herritar taldea. Osatzera zihoazen ibilbidea, honela iragarri zuten euren web orritik: "Ibilbide aproposa eta gogorra Degurixa ezagutzeko; Euskal Herriko toki politenetakoa. Urkuluko urtegian hasita, Kurutzebarri, Elorreta, Aranguren, Arlutz, Erlaitz, Bizkarlatza, Maruatx eta Andartoko gailurretatik ibiliko gara; Kontrastako lepotik eginez jaitsiera. Gainera, Deguriako bi tumuluak ezagutuko ditugu eta Maruatxeko kobazuloa zeharkatuko dugu".

Mendizaleen hurrengo hitzordua, hilabete honetan bertan.

Mendi bizikletako orientazio proba, Andatzan

Apirilaren 26an izango da, igandez. Ekimena, estreinakoz, Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du. "3 ibilbide izango dira. Aldapatsua bezain polita izatea espero dugun proba zuen gustokoa izango delakoan", hitzorduari buruzko informazio gehiago helbide honetan eskura dezakezue:

probak.GOTorientazioa.org

Orientazio probarako izena ere web orrialde berean eman dezakezue. "Animatu Gipuzkoako lehen BTT mendi orientazio proban parte hartzera. Mendi bizikleta, mapa eta mendian orientatzen ibiltzeko gogoa baduzu badakizu!", luzatu dute gonbita.