III. Dantza Egunari begira, gaur entseguetara itzuliko den Kantu Taldea

Noaua Aldizkaria 2015eko apirilaren 14a

Amaitu berri diren oporren ostean, kantu zaleak astearte honetan itzuliko dira asteroko entsegu saioetara. Susi Elosegi irakasleak bideraturiko ikastaroa, ohiko ordu eta lekuan; 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Kantuan ere bai, III. Dantza Egunean

Datorren kantu-jira berriz, apirilaren 25ean. Usurbilen, III. Dantza Eguna ospatuko den  larunbat berean hain zuzen. Kantu-jira berezia izango da honakoa ere. Dantza Eguneko egitarauan integratua egongo da eta dantza eta kantua uztartuko ditu ekitaldiak. 19:00etan abiatuko da frontoitik:

Apirilak 25, larunbata

17:30 Dantza estilo ezberdinen erakustaldia. Partehartzaileak:

- Tximeleta soinketa erritmikoko taldea: Funky eta Hip-Hop.

- Warda Mallalen taldea: Polinesia, Afrikako tribu eta funky fusioa.

- Usurbilgo Zumba Taldea: Zumba.

- Lasarteko Kukuka antzerki eta dantza taldea: dantza garaikidea eta euskal dantza sorkuntza.

- Usurbilgo Dantza Taldea: Euskal dantzak.

19:00 Kantu-Dantza Jira, frontoitik abiatuta.

22:00 "DANTZAROA" Ikuskizuna:

"Usurbilgo Dantza Taldeak eta Muxurbil Antzerki taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna. Adin guztietako 60 dantzari baino gehiago taula gainean ikusteko aukera".

Antolatzailea: Usurbilgo Dantza Taldea.