Lurreko marrak margotzeko lanak, egunotan Atxegalden

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 14a, 08:00

Astearte eta asteazken honetan ezingo da Atxegaldeko zenbait kaleetan aparkatu. Usurbilgo Udaletik ohartarazi dutenez, aparkalekuetako lurreko marrak margotu behar dituzte eta honenbestez, lanok egiteko ezin du ibilgailurik egon aparkatuta. Astearte honetan, apirilak 14, Aristitxo eta Beheko kaleetan egingo dituzte margoketa lanak. Asteazkenean, Erdiko, Goiko eta Alperroburu kaleetan. "Egun horietan lurreko marrak margotzeko kotxerik gabe egon beharko dute kaleek", Udaltzaingotik ohartarazi dutenez.