Usurbil K.E.-ko kadete eta jubenil taldeak, asteburuko igoera faseen atarian

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 14a, 12:54

Asteburu zirraragarria dator, herriko eskubaloi taldeentzat. Igoera faseak jokatuko dituzte, kadete eta jubenil neska-mutilen taldeek. Euskal Ligarako igoera sektoreak hain zuzen. Gipuzkoako txapeldun amaitu ostean, Araba eta Bizkaiko onenen aurka lehiatuko dira usurbildarrak. Mutilen taldeen arteko sektorea, Usurbili egokitu zaio antolatzea. Honenbestez, Oiardo Kiroldegian jokatuko dira partidak. Eguneko bi neurketa, ostiraletik igandera. Neskenak, Bilbon jokatuko dira. Dagoeneko finkatu dituzte, partiden ordutegiak, Usurbil Kirol Elkartetik berri eman digutenez:

Kadete eta jubenil mutilen igoera fasea, Usurbilgo Oiardo Kiroldegian

Apirilak 17, ostirala

Usurbil K.E.-Corazonistas

Atsedenaldia: Basauri.

18:30 Kadeteak.

20:15 Jubenilak.

Apirilak 18, larunbata

Basauri-Corazonistas.

Atsedena: Usurbil K.E.

17:45 Kadeteak.

19:30 Jubenilak.

Apirilak 19, igandea

Usurbil K.E.-Basauri.

Atsedena: Corazonistas.

10:00 Kadeteak.

11:45 Jubenilak.

Neurketak ikusteko sarrera: doan.

Kadete eta jubenil nesken igoera fasea, Bilbon

Apirilak 17, ostirala

Eharialdea-San Adrian, Bilboko De la Peña Kiroldegian.

18:30 Kadeteak.

20:30 Jubenilak.

Atsedena: Usurbil K.E.

Apirilak 18, larunbata

Usurbil K.E.-Eharialdea, Bilboko Rekalde Kiroldegian:

16:30 Kadeteak.

18:30 Jubenilak.

Atsedena: San Adrian.

Apirilak 19, igandea

San Adrian-Usurbil K.E., Bilboko Rekalde Kiroldegian:

10:30 Kadeteak.

12:30 Jubenilak.

Atsedena: Eharialdea.