Abiatzear ditu Ziortza Gazte Elkarteak, sortu zeneko 30. urtemugako ospakizunak. Lehen ekitaldiak, omenaldi, argazki proiekzio, erakusketa irekiera edota bazkaria larunbaterako antolatu dituzte. Gogoan izan; bazkaritarako txartelak, asteazken honetara arte daude salgai, apaiz-etxean, Bordatxon eta Aitzagan. Atzoko eta gaurko Ziortza kideak batu nahi dituzte urtemugako ekitaldietan. Gazteak, begiraleak, gurasoak... Uneren batean edo urteetan Ziortzako kide izan den oro. Guztientzako hitzordu eskaintza zabala prestatu du, egun gazte elkartea kudeatzen duen begirale taldeak:
Urtemugako ospakizunak
Apirilak 18, larunbata
12:00 Argazki proiekzioa eta omenaldia Sutegin. “Izan garelako gara. Ezerezetik proiektu honi heltzea bururatu eta gerora, garai zailetan berriz ere indarra hartzen lan egin zutenei merezitako eskertza eta omenaldia. Eta garai zaharrak gogoratzeko argazki proiekzioa”.
Ondoren, erakusketaren irekiera, Sutegiko aretoan. “Ziortzaren historiari loturiko erakusketa. Argazki bilduma eta urteotan antolatu ditugun ekimenak oroitaraziko dizkiguten hainbat objektu”.
13:00 Trikipoteoa .
14:30 Bazkaria Udarregi Ikastolako jangelan. “Belaunaldi ezberdinen arteko bilkura izan nahi du. 30 urteetan Ziortzatik igaro garen guztiok biltzea nahi genuke. Elkar ezagutu eta esperientziak partekatzeko aukera polita”.
Txartelak apirilaren 15era arte salgai: Bordatxon, Aitzagan eta Apaiz-etxean. Menuak:
-Helduen menua: itsaski-paella, biribilkia saltsan eta pantxineta. Prezioa: 20 euro.
-Gazteen menua: makarroiak, oilaskoa eta txokolate tarta. Prezioa: 12 euro.
Apirilak 19 , igandea
12:00 Parrokiako talde guztien eukaristia.
Apirilak 18-26
17:00-19:00 Erakusketa, Sutegiko aretoan. (apirilaren 25ean, III. Dantza Egunean itxita).
Apirilak 26 , igandea
10:00 LH 5etik DBH4ra arteko gaztetxo ororentzako jolasak frontoian .
14:00 Bazkaria (norberak berea ekarri, eta edaria eta postrea Ziortzaren kontura) .
15:30 Jolasen jarraipena .
18:00 Dantzaldia Askatasuna plazan.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Ziortzaren materiala salgai
30. urteurreneko kamiseta, jertse, motxilak eta buff-ak jarri dituzte salgai. Eskaerak egiteko idatzi ziortzage@gmail.comhelbidera edo bisitatu ziortzage.wordpress.com. Bestela, Sutegiko erakusketa lekuan eskuragarri, apirilaren 18tik 26ra.
Irudia: Ziortza.