#Kilometroak 15, Matrakak eta Usurbilgo Udalak, jai parekideen aldeko formakuntza saioak antolatu dituzte, lehena asteazken honetarako, apirilaren 15ean eta maiatzaren 6an, 18:00-20:00 artean Potxoenean. Miren Guillo, Emagin elkarteko kideak bideratuko ditu saiook. "Kilometroak 2015-aren antolaketan eta programatuko diren ekintzetan parekidetasun irizpidea txertatze aldera, jaien inguruko hausnarketatik abiatuz, jai parekideak sustatzeko giltzarriak jorratuko dira. Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentala ikusteko aukera izango da, emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatzen den Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki bat".
Matrakak Taldekoek ere formazio saio hauetan parte hartzeko gonbita luzatzen dute. "Guztiok diogu nazkatuta gaudela jaietan (eta jaietatik kanpo) ematen diren erasoetaz, guneek guztiontzat seguruak eta atseginak izan behar dutela, ligoteoa gustatzen zaigula sanoa baldin bada, ordu txikietan etxera bakarrik joateak beldurrik ez ligukeela eman behar eta musikaz, parrandaz bezala, gozatu nahi dugula objektu sentitu gabe. Baaaa... ez daukagu aitzakiarik!! Ez Gattunk gutxiago izango, ezta? Apirilaren 15ean eta maiatzaren 6an (asteazkenak biak) arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara Potxoenean jai parekideen aldeko formakuntza. Animatu!".
Apirilak 15/Maiatzak 6
18:00-20:00 Jai parekideen aldeko formakuntza saioak Potxoenean. Bideratzailea: Miren Guillo (Emagin Elkartea).Apirilak 22, asteazkena19:00 Abestiaren eta bideokliparen aurkezpena Sutegin. "Kilometroak 2015 Gattunk ekimenaren abesti eta bideoklipak aurkeztuko dira ikuskizun batean. Bertan, emaitzez gozatzeaz gain, hau da, abestia zuzenean entzun eta bideoklipa ikusteaz gain, prozesuaren nondik norakoak, letrak eta bitxikeriak ere azalduko dira".Apirilak 29, asteazkena
20:00 Aurreestreinaldia Artzabal tabernan: “Ekoetikopatetikobikoa” (poltsiko antzerkia).
Sarrera: egunean bertan, 5 euro (antzerkia+pintxoa).
Iraupena: ordu bat.
Aktoreak: Anabel Arraiza eta Jabier Rodil.
Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello.
Edukia: "Biki eta Viktor pisukideak dira eta bion arteko elkarbizitza tirabiran pasatzen dute. Victor etxebizitzaren jabea da eta lanik egiten ez duenez Bikik ordaintzen dion errentarekin eguneroko gastuei ozta aurre egiten die. Alokairua kontratuaren berritzearekin batera hasiko da eztabaida eta saltsa. Donostia Kulturak Poltsiko Antzerki Sorkuntza 2015erako aukeratutako proiektua".
Antolatzailea: #Kilometroak15.