Larunbat gauean Tolosan jazotakoa bezalako eraso sexistek erantzunik gabe ezin dutela geratu aldarrikatu dute arratsaldean, Mikel Laboa plazan egin den elkarretaratzean. Matrakak Usurbilgo Talde Feministak deituriko mobilizazioarekin azken eraso sexista salatu eta halako eraso gehiagorik ez izateko eskatu dute.
"Persepolis" film proiekzioa igandean
Matrakak Talde Feministak badu deitua beste hitzordu bat, aste honen amaierarako. "Persepolis" filma proiektatuko dute, igande arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegin. Sarrera doan.