Gose greba amaitutzat eman du Amador Granadosek

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 15a, 14:41

Amador Granadosek web orrialde bidez zabaldu duen oharrean eman du jakitera, bertan behera utzi duela astelehenean hasi zuen gose greba. Honela azaldu du, zabaldu duen ohar labur honetan:

"Bat Basque Teameko ordezkariak Amador Granadosekin bildu dira eta bakoitzak bere ikuspuntua azaldu eta gaizki ulertuak argitu ostean, protesta ekintza bertan behera uztea erabaki du kirolariak. Bat Basque Team-ek kirol egokituarekin duen konpromisoa berresten du, entitatea 2008an sortu zenetik orain arte egin izan duen moduan. Bi aldeek gertatu dena berriz ez errepikatzea espero dute".

Hainbat erabakiren aurka

Basque Team, Euskadi Kirola Fundazioak hartutako hainbat erabakiren aurka abiatu zuen gose greba astelehenean Amador Granados usurbildarrak, Basque Team-ek Faduran, Getxon (Bizkaia) dituen instalakuntzen aurrean. Fundazioak hartu dituen hainbat erabaki bidegabetzat jotzen ditu Granadosek eta gose greba hastea erabaki zuen. Blog eta sare sozialen bidez iragarri zuen protesta ekintza:

http://amador-granados-alkorta.webnode.es/news/amador-granados-el-dia-13-de-abril-iniciara-una-huelga-de-hambre/

Blog horretan aipatzen denez, "oso tristea da, Amadorren ibilbidea duen kirolari batek gose greba egiteraino heldu beharra izatea, euskal kirolaz arduratzen direnen eraginkortasun faltagatik eta hartu dituzten erabaki okerrak zuzendu nahi ez izateagatik". Luze eta zabal azaltzen ditu Granadosek, aipatu blogean, gose greba hasteko zergatiak eta Basque Team-ek hartutako erabaki bidegabeak zeintzuk diren. Albistea zintzilikatu zuenetik, animu eta babes mezuak jaso ditu egunotan Amadorrek.