Apirilaren 22an aurkeztuko da urriaren 4an Usurbilen ospatuko den #Kilometroak15 ekimeneko bideoklipa. Azken hilabete hauetan herrian, herritarrekin grabatu duten ikus-entzunezko lana, datorren asteazkenean 19:00etan aurkeztuko dute Sutegin. Primizia; hemen duzue, antolatzaileek sarean zintzilikatu duten bideokliparen aurrerapentxo bat, albiste honi atxikitako bideoan. Herritarrak eta soka bat ageri dira.
Astebete baino ez, bideoklipa ezagutzeko. Bi web guneotan ikus dezakezue bideokliparen aurrerapena:
- Youtube: https://youtu.be/PY73g_iMi5c
- Vimeo: https://vimeo.com/125028914
#Kilometroak15: apirileko agenda
Apirilak 15/Maiatzak 6
18:00-20:00 Jai parekideen aldeko formakuntza saioak Potxoenean. Bideratzailea: Miren Guillo (Emagin Elkartea).
Apirilak 22, asteazkena
19:00 Abestiaren eta bideokliparen aurkezpena Sutegin. "Kilometroak 2015 Gattunk ekimenaren abesti eta bideoklipak aurkeztuko dira ikuskizun batean. Bertan, emaitzez gozatzeaz gain, hau da, abestia zuzenean entzun eta bideoklipa ikusteaz gain, prozesuaren nondik norakoak, letrak eta bitxikeriak ere azalduko dira".
Apirilak 29, asteazkena
20:00 Aurreestreinaldia Artzabal tabernan: “Ekoetikopatetikobikoa” (poltsiko antzerkia).
Sarrera: egunean bertan, 5 euro (antzerkia+pintxoa).
Iraupena: ordu bat.
Aktoreak: Anabel Arraiza eta Jabier Rodil.
Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello.
Edukia: "Biki eta Viktor pisukideak dira eta bion arteko elkarbizitza tirabiran pasatzen dute. Victor etxebizitzaren jabea da eta lanik egiten ez duenez Bikik ordaintzen dion errentarekin eguneroko gastuei ozta aurre egiten die. Alokairua kontratuaren berritzearekin batera hasiko da eztabaida eta saltsa. Donostia Kulturak Poltsiko Antzerki Sorkuntza 2015erako aukeratutako proiektua".
Antolatzailea: #Kilometroak15.