FotoGasteiz taldekoek irteerak egiteko ohitura dute. Ikastaroetan ikasitakoa praktikan ipintzeko edo. Duela gutxi, Usurbilen izan ziren. Irteeran bideo irudiak ere hartu zituzten eta sarean zabaldu berri dute emaitza. Usurbilgo Nekazal Kooperatiba, Jexux Agirresarobe-Han Goiko arraultzak, Koldo Huegun-Bordatxuri eta Sari Haundi baserrikoei eskerrak ematen dizkiete bideoaren amaieran.