Maiatzaren 24an ospatuko diren udal eta foru hauteskundeetan posta bidezko bozka eskaera aurkezteko epea zabalik dago. Posta bidez bozkatzeko, kontuan hartu beharreko egutegia duzue hemen:
-Maiatzaren 14ra arte: posta bidezko bozka eskaera aurkezteko aukera, gertuen duzuen posta bulegoan.
-Maiatzak 4-17: Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak posta bidez bozkatzeko dokumentazioa jasotzea.
-Maiatzak 4-20: posta bidezko bozka bidaltzeko epea.
Udal eta foru hauteskundeak, maiatzaren 24an
Bozka egun horretarako egutegi orokorra duzue hemen:
-Apirilak 15-20: hautagaitzak aurkezteko epea.
-Apirilak 25-29: hauteskunde mahaietako kideak hautatzeko zozketa.
-Apirilak 27: hautagaitzak aldarrikatzea.
-Maiatzak 8-22: hauteskunde kanpaina.
-Maiatzaren 14ra arte: posta bidezko bozka eskatzeko aukera.
-Maiatzak 24: bozketa eguna.
-Maiatzak 27: hauteskundeetako emaitzen bozka zenbaketa ofiziala.
-Ekainak 13: udala eratzea.
-Ekainaren bigarren hamabostaldian: Gipuzkoako Batzar Nagusiak eratzea.
-Uztailaren 13a baino lehenago: Gipuzkoako Ahaldun Nagusia hautatzea.
Sagardo Eguna, lehenago
Usurbildarren jai egun maitatuena maiatzeko azken bigarren igandean ospatu ohi da urtero. 2015eko edizioa ordea, udal eta foru hauteskunde egunarekin egokitu denez, astebete aurreratuko da hitzordua. Usurbilgo Sagardo Eguna, maiatzaren 17an aurten.