Pilota eta futbol neurketek osatuko dute, asteburuko kirol agenda

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 17a, 23:59

Frontoia eta Harane, pilota eta futbol neurketen jokaleku asteburuan. Udaberri Txapelketako pilota partida ostiral honetan, eta larunbatetik igandera, Futbol Eskolatik hasi eta Ohorezko Mailara arteko futbol taldeen neurketak Haranen. Ez ahaztu bestalde, apirilaren 26an, mendi bizikletako orientazio proba ospatuko dela Andatzan eta irekita jarraitzen duela izen emateak. Paleta Goma Txapelketaren edizio berri bat ere antolatu da aurtengorako. Ekimen honetarako izen ematea ere ireki dute:

Pilota, Usurbilgo frontoian

Apirilak 17, ostirala

19:00 Infantilak: Pagazpe (Imanol Galarraga-Jon Zumeta)-Gure Txeru (Getaria).

Futbola Haranen

Apirilak 18, larunbata

10:00 Alebin neskak: Udarregi 5A-Urumea A

10:00 Alebin neskak: Udarregi 6B-Udarregi 5B

11:00 Alebin neskak: Udarregi 6A-Elizatxo A

16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Texas Lasartearra C.F.

Apirilak 19, igandea

10:00-13:00 Futbol Eskola: Usurbil F.T.-Internacional C.D.

17:30 Ohorezko Maila: Usurbil F.T.-Tolosa C.F.

Mendi bizikletako orientazio proba, Andatzan

Apirilaren 26an izango da, igandez. Ekimena, estreinakoz, Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du. "3 ibilbide izango dira. Aldapatsua bezain polita izatea espero dugun proba zuen gustokoa izango delakoan", hitzorduari buruzko informazio gehiago helbide honetan eskura dezakezue: 
probak.GOTorientazioa.org

Orientazio probarako izena ere web orrialde berean eman dezakezue. "Animatu Gipuzkoako lehen BTT mendi orientazio proban parte hartzera. Mendi bizikleta, mapa eta mendian orientatzen ibiltzeko gogoa baduzu badakizu!", luzatu dute gonbita.

Paleta Goma Txapelketa

18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko txapelketan izen emateko epea zabalik, apirilaren 24ra arte. Maiatza erdialdera abiatuko da txapelketa eta Santixabeletan amaitu. Apuntatzeko, deitu 626 110 923 telefono zenbakira edo idatzi, huizip@gmail.com helbidera.