Asteburu zirraragarria dator, herriko eskubaloi taldeentzat. Igoera faseak jokatuko dituzte, kadete eta jubenil neska-mutilen taldeek. Euskal Ligarako igoera sektoreak hain zuzen. Gipuzkoako txapeldun amaitu ostean, Araba eta Bizkaiko onenen aurka lehiatuko dira usurbildarrak. Mutilen taldeen arteko sektorea, Usurbili egokitu zaio antolatzea. Honenbestez, Oiardo Kiroldegian jokatuko dira partidak. Eguneko bi neurketa, ostiraletik igandera. Neskenak, Bilbon jokatuko dira. Dagoeneko finkatu dituzte, partiden ordutegiak, Usurbil Kirol Elkartetik berri eman digutenez:
Kadete eta jubenil mutilen igoera fasea, Usurbilgo Oiardo Kiroldegian
Apirilak 17, ostirala
Usurbil K.E.-Corazonistas
Atsedenaldia: Basauri.
18:30 Kadeteak.
20:15 Jubenilak.
Apirilak 18, larunbata
Basauri-Corazonistas.
Atsedena: Usurbil K.E.
17:45 Kadeteak.
19:30 Jubenilak.
Apirilak 19, igandea
Usurbil K.E.-Basauri.
Atsedena: Corazonistas.
10:00 Kadeteak.
11:45 Jubenilak.
Neurketak ikusteko sarrera: doan.
Kadete eta jubenil nesken igoera fasea, Bilbon
Apirilak 17, ostirala
Eharialdea-San Adrian, Bilboko De la Peña Kiroldegian.
18:30 Kadeteak.
20:30 Jubenilak.
Atsedena: Usurbil K.E.
Apirilak 18, larunbata
Usurbil K.E.-Eharialdea, Bilboko Rekalde Kiroldegian:
16:30 Kadeteak.
18:30 Jubenilak.
Atsedena: San Adrian.
Apirilak 19, igandea
San Adrian-Usurbil K.E., Bilboko Rekalde Kiroldegian:
10:30 Kadeteak.
12:30 Jubenilak.
Atsedena: Eharialdea.
1. Territorialeko taldea ere, 2. Nazionalera begira
Hala da. Kadete eta jubenilez gain, senior mutilen 1. Territorial mailako mutilen taldea ere 2. Nazional mailara igotzeko lehiatzen hasiko da asteburu honetan. Lehen aurkaria; Barakaldo. Neurketa, larunbatean 16:00etan Oiardo Kiroldegian. Kadete eta jubenil mutilen igoera faseko bigarren jardunaldia hasi aurretik. Hona hemen, asteburuan jokatuko diren gainerako eskubaloi partidak:
Apirilak 18, larunbata
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Udarregi 5A
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Urnieta 6B
10:30 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Aiala A
11:45 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Bidasoa Irun
16:00 Senior mutilak, 2. nazionalera igoera: Usurbil K.E.-CB Barakaldo
Apirilak 19, igandea
09:15 Alebin neskak (Lasarteko Kiroldegian): Usurbil K.E. "B"-Elgoibarko Sanlo EKT