30 urte bete ditu Ziortza Gazte Elkarteak eta ospatzera doaz asteburutik aurrera. Sutegin duzue lehen hitzordua larunbatean 12:00etan. Zuetako bat baino gehiago erretratatuak ikusiko zarete, auditorioan eskainiko duten argazki proiekzioan. 30 urteotako historia errepasatuko da, eta Ziortzak hiru hamarkada betetzea ahalbidetu duten hainbat lagun omenduko dituzte. Segidan, Ziortzaren ibilbidea oroitaraziko digun erakusketa berezi bat inauguratuko dute kultur etxean bertan. Eguerdian, herri bazkari berezia Askatasuna plazan.
Abiatzear ditu Ziortza Gazte Elkarteak, sortu zeneko 30. urtemugako ospakizunak. Atzoko eta gaurko Ziortza kideak batu nahi dituzte urtemugako ekitaldietan. Gazteak, begiraleak, gurasoak... Uneren batean edo urteetan Ziortzako kide izan den oro. Guztientzako hitzordu eskaintza zabala prestatu du, egun gazte elkartea kudeatzen duen begirale taldeak:
Urtemugako ospakizunak
Apirilak 18, larunbata
12:00 Argazki proiekzioa eta omenaldia Sutegin. “Izan garelako gara. Ezerezetik proiektu honi heltzea bururatu eta gerora, garai zailetan berriz ere indarra hartzen lan egin zutenei merezitako eskertza eta omenaldia. Eta garai zaharrak gogoratzeko argazki proiekzioa”.
Ondoren, erakusketaren irekiera, Sutegiko aretoan. “Ziortzaren historiari loturiko erakusketa. Argazki bilduma eta urteotan antolatu ditugun ekimenak oroitaraziko dizkiguten hainbat objektu”.
13:00 Trikipoteoa .
14:30 Bazkaria Udarregi Ikastolako jangelan. “Belaunaldi ezberdinen arteko bilkura izan nahi du. 30 urteetan Ziortzatik igaro garen guztiok biltzea nahi genuke. Elkar ezagutu eta esperientziak partekatzeko aukera polita”.
Txartelak apirilaren 15era arte salgai: Bordatxon, Aitzagan eta Apaiz-etxean. Menuak:
-Helduen menua: itsaski-paella, biribilkia saltsan eta pantxineta. Prezioa: 20 euro.
-Gazteen menua: makarroiak, oilaskoa eta txokolate tarta. Prezioa: 12 euro.
Apirilak 19 , igandea
12:00 Parrokiako talde guztien eukaristia.
Apirilak 18-26
17:00-19:00 Erakusketa, Sutegiko aretoan. (apirilaren 25ean, III. Dantza Egunean itxita).
Apirilak 26 , igandea
10:00 LH 5etik DBH4ra arteko gaztetxo ororentzako jolasak frontoian .
14:00 Bazkaria (norberak berea ekarri, eta edaria eta postrea Ziortzaren kontura) .
15:30 Jolasen jarraipena .
18:00 Dantzaldia Askatasuna plazan.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.