Arropa, abestia eta irudi berria, 30 urte bete dituen Ziortza omentzeko

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 17a, 12:53

Urtemuga ospatzeko ekitaldiak bakarrik ez, doinua, irudia eta arropa ere diseinatu dute Ziortza Gazte Elkartekoek. Elkarren grabatu dute urteurrenaren harira sortu duten kanta. Ezagutzear gara abestia. "Geroz eta gutxiago falta da... Nolakoa izango ote da?" diote Ziortzakoek, sare sozialetan zintzilikatu duten bideo labur batekin batera.

Abestiarekin batera, urteurreneko materiala salgai dute Ziortzakoek:

Jertseak - (haurrak 18€ eta helduak 22€)

Kamiseta - (haurrak 8€ eta helduak 10€)

Motxila 8€

Buff 5€

Produktuok eskuratzeko bideok dituzue:

ziortzage.wordpress.com

ziortzage@gmail.com

943 361 239

Apirilaren 18tik 26ra, Sutegiko erakustaretoan.

Produktuak probatzeko: ostiraletan, 19:00-21:00 artean, Ziortzakoen egoitzan (apaiz-etxean).

Eskaera orri bat bete, eta "Ziortzako gutunontzian bota ordaindu beharreko kopuruaren ordainketa agiriarekin batera. Ordainketa Ziortzako kontu korrontean egin beharko da, kontzeptu bezala eskatzailearen datuak agertuz:

EUSKADIKO KUTXA 3035 0140 31 1400001730.

Hilabete bukaeran eskaerak egingo ditugu, eta prest egon bezain laster, zuekin jarriko gara kontaktuan dagozkizuen eskaerak jaso ditzazuen".

Arropetan, 30. urteurrenerako sortu duten irudia txertatu dute Ziortzakoek: