Gaur gaueko Gaztetxeko musika gaua, bertan behera

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 18a, 09:25

Sare sozialen bidez zabaldu dutenez, bertan behera utzi du Usurbilgo Gaztetxeak, larunbat gau honetarako iragarria zuen musika gaua. Las Marines, Dj Elektropeña eta Dj Azkue musika jartzaileek parte hartu behar zuten hitzordua beraz, ez da ospatuko.

"Aupa! Gaur gaueko elektronika gaua, hainbat arrazoiengatik, bertan behera gelditu da. Hala ere, aurrerago ekintza burutzeko asmoa dugu. Barkatu eragozpenak eta EZ DADILA HARIA ETEN!!!", antolatzaileek sare sozialen bidez adierazi dutenez.