Euskal Ligarako igoera fasea, irabaziz hasi du Usurbil K.E.-k

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 18a, 13:36

Hasiera ezin hobea izan du Usurbil Kirol Elkarteak, Euskal Ligara igotzeko kadete eta jubenil mutilak asteburu honetan Oiardo Kiroldegian jokatzen ari diren fasean. Corazonistasen aurkako lehen neurketa irabazi zuten bi taldeek, atzo:

Kadete mutilak: Corazonistas 12-37 Usurbil K.E.

Jubenil mutilak: Corazonistas 30-32 Usurbil K.E.

Larunbat hau atseden eguna dute bi taldeek. Aurkarien arteko lehia jokatuko da Kiroldegian; Corazonistas eta Basauriren artekoa, 17:45etatik aurrera. Eta igandean, 10:00etatik aurrera, Usurbil K.E.-Basauriren arteko lehia Oiardo Kiroldegian.

Nesken txanda gaur

Jubenil eta kadete mutilen igoera fasea Oiardo Kiroldegian jokatzen ari diren artean, kadete eta jubenil nesken igoera fasea abian da baita Bilbon. Usurbil K.E.-k bi mailatan ordezkaritza izango du Euskal Ligarako igoeran. Atzo abiatu zuten fasea, baina usurbildarren lehen neurketak larunbat honetan jokatuko dira: