Abestia du, Ziortzaren 30. urteurrenak

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 20a, 12:53

Omenaldia, erakusketa, bazkaria, jolasak... eta abestia. Ziortza Gazte Elkartekoen asteburuko ospakizunetan entzun da lehen aldiz, aisialdi taldekoek 30. urteurrenerako sortu duten abestia. Elkar argitaletxean grabatu dute, eta esan bezala, larunbatean Sutegin egindako omenaldian entzun zen lehen aldiz. Abestia, sarean zabaldu dute Ziortzakoek. Albiste honi atxikia duzue kanta. "Hemen da Ziortzaren 30. urteurrena ospatzeko egin dugun kanta. Gustatzen al zaizue?? Beste egun batean jarriko ditugu ikusgai kantaren grabaketa nola egin zen eta letra! Bitartean goza ezazue kantaz!! ..aurrera beste 30!...", Ziortzatik diotenez.

30. urteurreneko ospakizun astean dira Ziortzakoak. Gazteentzako jolas eguna antolatu dute igande honetarako. Aurretik, egunotan, gazte elkartekoen hiru hamarkadetako historia ezagutzeko aukera, Sutegin zabalik egongo den erakusketan:

Ziortzak, 30 urte

Apirilak 18-26

17:00-19:00 Erakusketa, Sutegiko aretoan. (apirilaren 25ean, III. Dantza Egunean itxita).

Apirilak 26
, igandea

10:00 LH 5etik DBH4ra arteko gaztetxo ororentzako jolasak frontoian
.

14:00 Bazkaria (norberak berea ekarri, eta edaria eta postrea Ziortzaren kontura)
.

15:30 Jolasen jarraipena
.

18:00 Dantzaldia Askatasuna plazan.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.