2 egun, #Kilometroak15-en bideoklipa ezagutzeko

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 20a, 13:00

Asteazken honetan, apirilaren 22an aurkeztuko da urriaren 4an Usurbilen ospatuko den #Kilometroak15 ekimeneko bideoklipa. Azken hilabete hauetan herrian, herritarrekin grabatu duten ikus-entzunezko lana, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dute Sutegin. Primizian; hemen duzue, antolatzaileek sarean zintzilikatu duten bideokliparen aurrerapentxo bat, albiste honi atxikitako bideoan. Herritarrak eta soka bat ageri dira. Zer adierazi nahi ote dute?

Bi egun baino ez, bideoklipa ezagutzeko. Bi web guneotan ikus dezakezue bideokliparen aurrerapena:

- Youtube: https://youtu.be/PY73g_iMi5c

- Vimeo: https://vimeo.com/125028914

Asteazkenean, "Kilometroak 2015 Gattunk ekimenaren abesti eta bideoklipak aurkeztuko dira ikuskizun batean. Bertan, emaitzez gozatzeaz gain, hau da, abestia zuzenean entzun eta bideoklipa ikusteaz gain, prozesuaren nondik norakoak, letrak eta bitxikeriak ere azalduko dira", antolatzaileek aurreratu dutenez.