Ate irekien eguna gaur, Haur Eskolan

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 21a, 08:40

0-3 urte arteko hezkuntza eskaintzan izen emateko garaia heldu da. Ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik apirilaren 30era arte, Haur Eskolak Kalezarren duen egoitzan. Deialdia, 2013-2015 urte artean jaiotako haurrei zuzendua dago. Haur Eskolako ordutegi honen baitan matrikulatu beharko da; 07:30-16:30 artean. Halere aurrez hitzordua eskatu, 943 374 061 telefono zenbakira deituta. Goizez deitu, 09:00-12:00 artean.

Ate irekien eguna, apirilaren 21ean

Haur Eskolatik ohartarazi dutenez, "epez kanpo izena eman nahi duten familiei, ezingo zaie plaza eta ordutegia bermatu". Matrikulazio kanpaina honen baitan bestalde, ate irekien eguna antolatu dute Haur Eskolan, astearte honetarako, apirilaren 21erako. Bi saio programatu dituzte; lehenengoa, arratsaldeko 17:00etan euskaraz, eta ordubete beranduago, 18:00etatik aurrera erdarazkoa.

Argibide gehiagorako: 943 374 061.