Maiatzaren 4tik 8ra, Udajolasen matrikulatzeko epea

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 21a, 09:15

NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala uztaileko aisialdi ekimena prestatzen dabiltza jada. Iaz baino plaza gehiago egongo dira aurten. Guztira, 4-12 urte arteko 200 haur eta gaztetxorentzako lekua egongo da Udajolasen. Izen ematea, maiatzaren 4tik 8ra izango da, NOAUA!ko egoitzan eta ordutegi honetan; goizez, 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.

Matrikulatzeko sistema aldatu dugu aurten. Adi. Izen ematea eta ordainketa biak batera egin beharko dira, maiatzaren 4tik 8ra. Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko. NOAUA!ra matrikulazioa egitera zatoztenean, izen emate orria datuekin beteta eta ordainketa egin duzuela frogatzen duen ordainagiria ekarri beharko dituzue. Apirilaren 30eko aldizkarian, xehetasun guztiekin izen emateko argibide guztiak.

Udajolas aurten:

-Uztailaren 6tik 30era.

-Ordutegia: 09:30-13:30.

-Biltzeko tokia: frontoia.

Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.