Usurbilen jokatuko da asteburuan, senior nesken eskubaloiko amaiera fasea

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 21a, 14:55

Kadete eta jubenil taldeak Euskal Ligara igotzea lortu ostean, senior nesken eskubaloi taldearen txanda orain. Denboraldiko bigarren fasea multzoko sailkapen buruan amaitu eta gero, Euskadiko Txapelketako fasea jokatuko dute asteburu honetan. Jokalekua hautatu dute; fase hau, Usurbilen ospatuko da, Oiardo Kiroldegian. “Bertan, Euskadiko lehen 4 postuak erabakitzeaz gain, Espainiako Txapelketarako 2 txartel egongo dira jokoan. Txartel horietako bat lortuz gero, Zilarrezko Ohorezko mailara igotzeko sektorea izango lukete beraz”, Usurbil K.E.-tik berri eman dutenez.

Bizkaitarrak aurkari

Fasea Oiardo Kiroldegian jokatuko da asteburuan. Usurbildarrak hiru talde bizkaitarrekin lehiatuko dira:

-CB Jarrilleras (Portugalete - Bizkaia).

-Petronor Muskiz (Muskiz - Bizkaia).

-Errotabarri (Ermua - Bizkaia).

Neurketen ordutegiak finkatuak daude, Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez:

Apirilak 24, ostirala

18:30 Errotabarri-C.B. Jarrilleras.

20:15 Usurbil K.E.-Petronor Muskiz.

Apirilak 25, larunbata

16:00 Errotabarri-Petronor Muskiz.

17:45 C.B. Jarrilleras-Usurbil K.E.

Apirilak 26, igandea

11:00 Petronor Muskiz-C.B. Jarrilleras.

12:45 Usurbil K.E.-Errotabarri.

14:00 Sari banaketa.

Eskubaloi neurketen "maratoia"

Asteburuetako ohiko neurketekin egokituko da senior nesken txapelketa. Honenbestez, eskubaloi neurketen "maratoia" izango dugu asteburuan Oiardo Kiroldegian. Guztira, 14 partida jokatuko dira, ostiral arratsaldean hasi eta igande eguerdira bitarte:

Apirilak 24, ostirala

18:30 Senior nesken azken fasea.

20:15 Senior nesken azken fasea: Usurbil K.E.-ren neurketa.

Apirilak 25, larunbata

09:15 Alebin mutilak: Langile A-Udarregi 5A

09:15 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Udarregi 5C

10:15 Alebin mutilak: Udarregi 6C-Udarregi 6B

11:15 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Bidasoa Irun

12:45 Kadete neskak: Usurbil K.E. “A”-Aiala B Zarautz

14:15 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Karibe Zaharra

16:00 Senior nesken azken fasea.

17:45 Senior nesken azken fasea: Usurbil K.E.-ren neurketa.

19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil- Uharte (sarrera doan)

Apirilak 26, igandea

09:15 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Egia

11:00 Senior nesken azken fasea.

12:45 Senior nesken azken fasea: Usurbil K.E.-ren neurketa.

14:00 Senior nesken azken fasea: sari banaketa.

Donostiako Pako Yoldi kiroldegian jokatuko dute:

12:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “C”-Bidasoa Irun (ordua zehazteke).