V. Euskarazko literatura topaketa: ALKASOROKO BENTA

Sutegiudalliburutegia 2015ko api. 21a, 18:14

Euskarazko beste irakurketa-topaketa bat prestatu dugu Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian.

Gidaria, oraingo honetan ere, Pako Aristi izango da, eta komentatuko dugun liburua Mikel Tabernaren Alkasoroko benta. Eleberri honen aleak oraindik ere eskuragarri daude Liburutegian.

Saioa, Apirilaren 24an, ostiralarekin, arratsaldeko 19,00etan, Liburutegian bertan izango da. Anima zaitez parte hartzera, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!