Hedabideei Potxoenean aurkeztu berri zaien bideoklipa, herritarrok gertutik ikusteko aukera izango dugu asteazken arratsalde honetan. Azken hilabete hauetan herritar talde batek herritarrekin grabatu duten ikus-entzunezko lana bitan aurkeztuko dute jendaurrean; arratsaldeko 19:00etan eta 20:00etan Sutegin.
"Kilometroak 2015 Gattunk ekimenaren abesti eta bideoklipak aurkeztuko dira ikuskizun batean. Bertan, emaitzez gozatzeaz gain, hau da, abestia zuzenean entzun eta bideoklipa ikusteaz gain, prozesuaren nondik norakoak, letrak eta bitxikeriak ere azalduko dira", antolatzaileek aurreratu dutenez.