Labetik atera berri dute. Potxoenean aurkeztu dute, urriaren 4an Usurbilen ospatuko den jaialdiko bideoklipa. Albiste honi atxikitako bideoan duzue. Herriko hainbat bideogileren artean osatu dute, Jakoba Errekondo herritarrak idatzitako hitzei irudia jarriko dien ikus-entzunezko lan ederra. Dozenaka herritar aritu dira aktore lanetan. Bideoklipak, "Euskararen iratxoak" ditu protagonista gisa. Egileen esanetan, bideoklipa herriaren aurkezpena izaten saiatu dira.