Biarrizko bortxaketa salatu du Matrakak Usurbilgo Talde Feministak

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 22a, 09:00

94 urteko emakume bat bortxatu zuten Biarrizko bere etxean, aurreko larunbat goizaldean. Gizonezko bat bere etxean sartu ostean izan zen. Hedabideek berri eman dutenez, gizonezkoa emakumearen etxean sartu, alertadun botoia zuen lepokoa kendu zion eta bortxatu zuen. Emakumea bortxatu ostean ihes egin zuen.

Emakumeak orduan eskatu ahal izan zien laguntza larrialdi zerbitzuei. Ospitalera eraman zuten. Gizonezkoaren bila dabil polizia. Baionako Fiskaltza gertaturikoa ikertzen ari da. Usurbilgo Matrakak Taldeak azken bortxaketa hau salatu du. Emakumeen aurkako indarkeriak amaitu beharra duela gogorarazi dute sare sozialen bidez: "Nazkatuta gaude! Nahikoa da!".