Usurbilgo anbulatorioko langileak ere, 48 orduko grebara deituak

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 22a, 08:30

48 orduko greba deitu dute Osakidetzan SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, asteazken gaueko 22:00etatik ostiral gaueko 22:00ak arte. 30.000 langile daude deituak murrizketen aurkako eta lan baldintza hobeak izatea eskatzeko grebara. Tartean, Usurbilgo anbulatorioko langileak. Sindikatuen arabera, Osakidetzak 3.000 lanpostu "suntsitu" ditu, lanaldiaren luzatzea "inposatu" diete, eta soldatak jaitsi dizkiete. Horren aurrean, enplegua "berreskuratzea", lan karga onargarriak ezartzea eta langileen arteko soldatetan "diskriminazioak ezabatzea" eskatuko dute, besteak beste. Horrekin, osasun zerbitzua hobetzea nahi dute sindikatuek. Mobilizazioak egingo dituzte hiriburuetan ostegun eguerdian. Gipuzkoakoa, Donostiako Pio XII plazan.

Ezingo dugu jakin ostegun goizera arte, greba deialdiak udalerri honetako osasun etxean izango duen eragina. Edozein kasutan, Usurbilgo anbulatorioko langileek grebarekin bat egingo balute, larunbatetako gutxieneko zerbitzuak finkatu dira. Hau da, larunbat goizetan Usurbilgo anbulatorioa itxita egoten denez, Lasarteko anbulatoriora joan beharko da hurrengo bi egunotan.