"Herriak behar duen aldaketa gidatzeko" hautagai talde berria aurkeztu du Usurbilgo EAJ-PNVk, datozen maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako. Zerrenda burua, egun, udalbatzan jeltzaleek duten ordezkaria izango da; Josune Urkola. Taldea, ilusioz beteriko gizon-emakume eskarmentudun eta konprometituez osatu dutela berri eman du EAJ-PNVk. EAJ-ko kideez, baina baita independenteez ere, "aniztasuna eta ikuspuntu irekia erantsiko dioten gizon-emakumeak".
Urkolaren hautagaitzako kideentzat lehentasunezkoa da Usurbili bultzada bat ematea, euren esanetan, "herria “geldituta” baitago Bilduko Udal Gobernuaren gestio kaxkarrarengatik. Udal Gobernuak ez du apenas proiekturik abiatu, eta beretarrentzat bakarrik gobernatu du, ezker abertzalearen interesekin bat egiten ez duten proiektu onuragarri guztiak baztertu ditu”. Eskualdeko garapen agentzia eta hondakinen kudeaketa garestia jartzen ditu Urkolak, adibide gisa.
Usurbilek norabide aldaketa behar duela dio. Udala ia hiru hamarkadetan ezker abertzalearen esku egon ostean, Usurbilek “haize berria eta aniztasuna behar ditu”, EAJ-PNVren hautagaien ustetan.
EAJ-PNVk hautagai talde hau aurkeztu du, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako :
Josune Urkola Larrarte.
Mirari Azurmendi.
Andoni Atxega.
Carlos Pérez.
Joxe Maria Zubiria.
Lourdes Jauregiberri.
Mari Jose Ibargoien.
Esteban Goenaga.
Juan Gorostidi.
Juan Maria Zubeldia.
Joseba Iñaki Illarramendi.
Miren Elixabete Ezenarro.
Julian Beraetxe.