Oiardo Kiroldegiko jokalekura atera eta dena ematen hasteko gogoz dira jada, Usurbil Kirol Elkarteko senior nesken eskubaloi taldekoak. Urduritasun puntua ba omen dute, baina batez ere, eta garrantzitsuena, denboraldi osoan zehar bezala, erronka garrantzitsu honi heltzeko umore faltarik ez.
Kadete eta jubenil taldeak Euskal Ligara igo ostean, senior nesken eskubaloi taldearen txanda dator orain. Denboraldiko bigarren fasea multzoko sailkapen buruan amaitu eta gero, Euskadiko Txapelketako amaiera fasea jokatuko dute asteburu honetan. Etxean gainera, Oiardo Kiroldegian. “Bertan, Euskadiko lehen 4 postuak erabakitzeaz gain, Espainiako Txapelketarako 2 txartel egongo dira jokoan. Txartel horietako bat lortuz gero, Zilarrezko Ohorezko mailara igotzeko sektorea izango lukete beraz”, Usurbil K.E.-tik berri eman dutenez.
Bizkaitarrak aurkari
Fasea Oiardo Kiroldegian jokatuko da asteburuan. Usurbildarrak hiru talde bizkaitarrekin lehiatuko dira:
-CB Jarrilleras (Portugalete - Bizkaia).
-Petronor Muskiz (Muskiz - Bizkaia).
-Errotabarri (Ermua - Bizkaia).
Neurketen ordutegiak finkatuak daude, Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez:
Apirilak 24, ostirala
18:30 Errotabarri-C.B. Jarrilleras.
20:15 Usurbil K.E.-Petronor Muskiz.
Apirilak 25, larunbata
16:00 Errotabarri-Petronor Muskiz.
17:45 C.B. Jarrilleras-Usurbil K.E.
Apirilak 26, igandea
11:00 Petronor Muskiz-C.B. Jarrilleras.
12:45 Usurbil K.E.-Errotabarri.
14:00 Sari banaketa.
Eskubaloi neurketen "maratoia"
Asteburuetako ohiko neurketekin egokituko da senior nesken txapelketa. Honenbestez, eskubaloi neurketen "maratoia" izango dugu asteburuan Oiardo Kiroldegian. Guztira, 14 partida jokatuko dira, ostiral arratsaldean hasi eta igande eguerdira bitarte:
Apirilak 24, ostirala
18:30 Senior nesken azken fasea.
20:15 Senior nesken azken fasea: Usurbil K.E.-ren neurketa.
Apirilak 25, larunbata
09:15 Alebin mutilak: Langile A-Udarregi 5A
09:15 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Udarregi 5C
10:15 Alebin mutilak: Udarregi 6C-Udarregi 6B
11:15 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Bidasoa Irun
12:45 Kadete neskak: Usurbil K.E. “A”-Aiala B Zarautz
14:15 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Karibe Zaharra
16:00 Senior nesken azken fasea.
17:45 Senior nesken azken fasea: Usurbil K.E.-ren neurketa.
19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil- Uharte (sarrera doan)
Apirilak 26, igandea
09:15 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Egia
11:00 Senior nesken azken fasea.
12:45 Senior nesken azken fasea: Usurbil K.E.-ren neurketa.
14:00 Senior nesken azken fasea: sari banaketa.
Donostiako Pako Yoldi kiroldegian jokatuko dute:
12:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “C”-Bidasoa Irun (ordua zehazteke).