Duten onena ematera irten dira senior neskak, eskubaloiko amaierako fasera

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 24a, 21:05

Iragarria zuten moduan, gogotsu, onena emateko prest eta irribartsu ekin diote senior nesken eskubaloi taldekoek, denboraldiko amaiera fase garrantzitsuari. Non eta etxean gainera. Muskiztarren aurka lehenik. Portugalete eta Ermua izango dituzte asteburuko beste aurkariak.

Azken fase honetan, “Euskadiko lehen 4 postuak erabakitzeaz gain, Espainiako Txapelketarako 2 txartel egongo dira jokoan. Txartel horietako bat lortuz gero, Zilarrezko Ohorezko mailara igotzeko sektorea izango lukete beraz”, Usurbil K.E.-tik berri eman dutenez.

Bizkaitarrak aurkari

Usurbildarrak hiru talde bizkaitarrekin lehiatuko dira:

-CB Jarrilleras (Portugalete - Bizkaia).

-Petronor Muskiz (Muskiz - Bizkaia).

-Errotabarri (Ermua - Bizkaia).

Apirilak 24, ostirala

18:30 Errotabarri-C.B. Jarrilleras.

20:15 Usurbil K.E.-Petronor Muskiz.

Apirilak 25, larunbata

16:00 Errotabarri-Petronor Muskiz.

17:45 C.B. Jarrilleras-Usurbil K.E.

Apirilak 26, igandea

11:00 Petronor Muskiz-C.B. Jarrilleras.

12:45 Usurbil K.E.-Errotabarri.

14:00 Sari banaketa.