Sagardoaren Lurraldea ezagutzeko irteera, erakusketa eta bazkaria igandean

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 25a, 10:39

Sagardoaren lur eremua oinez ezagutzeko aukera aparta, igande honetan, apirilaren 26an. Ibilaldia, Astigarragatik Usurbila, eta udalerri honetan, erakusketa eta bazkaria sagardotegian:

08:00 Ibilaldia Astigarragako Sagardoetxetik, Hernanitik barrena, Usurbila. 

Zehaztasunak: Ibilaldia goizeko 08:00etan Astigarragako Sagardoetxean hasi, Hernanitik igaro eta Usurbilen amaituko da. Lekuotatik igaroko da ibilaldia:

08:00 Astigarragako Sagardoetxea.

08:30 Hernaniko udalaren aurrealdea.

10:00 Zubietako hipodromoko zubia.

12:00 Usurbilgo Udalaren aurrealdea.

11:00-14:00 Erakusketa Potxoenean: "Sagardogintza gure baserrietan" 
"Sagardoa euskaldunon edari nagusia izan zen eta funtsezko elikagaia izatera iritsi zen. Hala ere sagardogintzaren ibilbidea ez da homogeneoa izan eta arrazoi ezberdinek ondorioztatutako aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditu historian zehar. “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketak errealitate hau eta sagardoaren munduak euskal baserriarekin duen erlazioa erakutsi nahi ditu. Hori horrela izanda, erakusketa bi zatitan antolatu eta diseinatu da: lehendabiziko zatian, VI. mendetik gaur egunera arte, sagardoaren munduak bizi izan dituen garapen eta gorabehera historikoak azaltzen dira testu, argazki eta grabatuez osaturiko 16 azalpen paneletan".

Ondoren, bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Prezioa: 22 euro (sagardotegiko menua).

Izen ematea: 943 550 575 edo info@sagardoarenlurraldea.com

Antolatzaileak: Sagardoaren Lurraldea, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalak.

Laguntzaileak: Mendiriz Mendi eta Andatza M.K.T.

Maiatzean, Herri Urratsera

Andatza Mendizaleen Kirol Taldea dago, igande honetako irteerarako laguntzaileen artean. Andatzakoek, prest dute bestalde, maiatzeko txangoa. Hilaren 9-10ean izango da. Senperen ospatuko den Herri Urratsera joateko gonbita luzatzen digute. Egun bateko edo bi  eguneko ibilbidea osatzeko plana prestatu dute:

2 egunekoa: Ereñozu-Lesaka maiatzaren 9an (6,5 ordu).                                                                                  Lesaka-Senpere maiatzaren 10ean (5,5 ordu).

Egun batekoa: Lizuniaga-Senpere maiatzaren 10ean (3,5 ordu)

Zehaztasun gehiagoren berri laster, andatzamendizale.info atarian.