Bigarren garaipenaren bila gaur, amaiera fasean den senior nesken eskubaloi taldea

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 25a, 11:05

Bigarren zatian lehia benetan estua izan zen. Bat edo bi puntugatik galtzen une batzuetan, aurkarien aurretik besteetan, eta berdinduta azken minutuan. Usurbildarrek sarturiko azken golarekin batera etorri zen lehen garaipena. Neurketako azken minutua, albiste honi atxikitako bideoan duzue. Berdinketa hautsita, 24-23 irabazi dute bart senior neskek amaiera faseko lehen neurketa, Muskizkoen aurka.

Bigarren jardunaldia dute larunbat honetan. Portugaleteko Jarrilleras taldekoen aurka, 17:45etan hasita, Oiardo Kiroldegian:

Apirilak 25, larunbata

16:00 Errotabarri-Petronor Muskiz.

17:45 C.B. Jarrilleras-Usurbil K.E.

Apirilak 26, igandea

11:00 Petronor Muskiz-C.B. Jarrilleras.

12:45 Usurbil K.E.-Errotabarri.

14:00 Sari banaketa.

Eskubaloi neurketen "maratoia"

Asteburuetako ohiko neurketekin egokituko da senior nesken txapelketa. Honenbestez, eskubaloi neurketen "maratoia" izango dugu asteburuan Oiardo Kiroldegian. Guztira, 14 partida jokatuko dira, igande eguerdira bitarte:

Apirilak 25, larunbata

09:15 Alebin mutilak: Langile A-Udarregi 5A

09:15 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Udarregi 5C

10:15 Alebin mutilak: Udarregi 6C-Udarregi 6B

11:15 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Bidasoa Irun

12:45 Kadete neskak: Usurbil K.E. “A”-Aiala B Zarautz

14:15 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Karibe Zaharra

16:00 Senior nesken azken fasea.

17:45 Senior nesken azken fasea: Usurbil K.E.-ren neurketa.

19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil- Uharte (sarrera doan)

Apirilak 26, igandea

09:15 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Egia

11:00 Senior nesken azken fasea.

12:45 Senior nesken azken fasea: Usurbil K.E.-ren neurketa.

14:00 Senior nesken azken fasea: sari banaketa.

Donostiako Pako Yoldi kiroldegian jokatuko dute:

12:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “C”-Bidasoa Irun.