Usurbilgo mugak gainditu ditu, dantzari gazteen erakustaldiak

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 26a, 10:16

III. Dantza Eguna Usurbilen. Edizio hau inoiz baino "internazionalagoa" izaten ari da. Arratsaldeko dantza taldeen erakustaldian, Usurbilgo dantza taldeen saioez gozatu ahal izan dugu. Dantza Taldea, zumba, Warda Mallalen taldea, Tximeleta soinketa erritmikoko taldekoak... aritu dira Dantza Eguneko lehen minutuak girotzen. Usurbilgo dantza mugimenduaren erakusleiho bihurtu da herritarrez bete den frontoia. Aurtengoan ordea, udalerriko mugak gainditu ditu ikuskizunak.

Lasarteko Kukuka antzerki eta dantza taldekoak eta Urdiñarbeko Dantza Taldekoak bisitari izan ditugu. Emanaldi aparta eskaini dute, gainerakoekin batera. Iruditan laburbildu dugu arratsaldeko emanaldia. Gogoan izan, gaueko 22:00etan helduen txanda. Hilabete hauetan lantzen aritu diren "Dantzaroa" ikuskizunaren estreinaldia frontoian.