Bigarren neurketa ere irabazita, sailkapen buruan senior nesken eskubaloi taldea

Noaua Aldizkaria 2015eko apirilaren 25a

Euskadiko Txapelketako amaiera faseko bigarren neurketa ere irabazita. Ostiraleko neurketaren antzera, gogor lehiatu behar izan dute Usurbil K.E.-ko senior neskek, baina lortu dute. Bigarren zatiko lehia estuaren ostean, azken minutuetan 21-22 nagusitu dira usurbildarrak, Portugaleteko Jarrilleras taldekoen aurrean. Larunbat honetako bigarren garaipen honekin, Euskadiko Txapelketako amaiera faseko sailkapen buruan, lehen postuan dira senior neska usurbildarrak. Esku-eskura dute, Espainiako Txapelketa jokatzeko "txartela". Igande goizean, azken neurketak eta sari banaketa, Oiardo Kiroldegian:

Apirilak 26, igandea

11:00 Petronor Muskiz-C.B. Jarrilleras.

12:45 Usurbil K.E.-Errotabarri.

14:00 Sari banaketa.