Usurbilgo EHBilduren hautagai taldearen aurkezpena, igandean 12:30etan Dema plazan

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 25a, 17:00

Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagai taldea, jendaurreko ekitaldi berezi batean aurkeztuko dute. Igande honetan izango da, apirilaren 26an, eguerdiko 12:30etan Dema plazan. Eguraldi txarra egingo balu, frontoian. “Deialdi honetara herritar guztiak zaudete deituak, izan ere herritarrak izango baitzarete protagonistak. Ekimen berezia, ikusgarria, koloretsua, alaia... izango da, formatu berri batean. Animatu zaitezte!”, Usurbilgo EHBildutik luzatu duten gonbita.

Usurbilgo EHBilduk Xabier Arregi aurkeztuko du alkategai gisa, maiatzaren 24an ospatuko diren udal hauteskundeetara. Osatu duten zerrendan badira egungo udal gobernu taldean diren zenbait kide, baina baita fitxaketa berriak ere. "Esperientzia eta freskotasuna, emakumeak eta gizonak, belaunaldi ezberdinen arteko oreka, heldutasuna eta gaztetasuna, auzoen arteko oreka izan dira kontuan izan ditugun ezaugarriak, zerrenda osatzeko garaian", Usurbilgo EHBildutik berri eman dutenez.

Honatx maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara, Usurbilgo EHBilduk aurkeztuko duen hautagai taldea:

Xabier Arregi

Alaitz Aizpurua

Xuban Zubiria

Jone Urdanpilleta

Iñaki Ugarte

Irene Gartzia

Josune Estella

Joxe Mari Iribar

Jon Usarralde

Bego Elexpe

Eustakio Arrojeria

Ixabel Korta

Jose Piñas

Kuluxka Olaizola

Asier Iturralde

Pepi Arruabarrena

Irudiak: Usurbilgo EHBildu.