Usurbil, La2-eko 'El escarabajo verde' saioan

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 26a, 10:14

Ostiralean, La2 telebista kateko 'El Escarabajo Verde' saioan zabortegien gaia aztertu zuten. Hondakinak kudeatzeko bi muturrak azaldu zituzten: dena nahastuta zabortegietara bidali, edo bilketa sistema eraginkorrak erabili zabortegiak saihesteko. Bigarren kudeaketa horren eredua Usurbil hartu zuten. Saioa sarean ikus daiteke. Eta bestela gaur igandea errepikatuko dute berriro, eguerdiko 13:30ean.