Lehia estua izan da, aurkariek ez diete jokoa erraztu, eta horrek meritu handiagoa du. Lortu du senior nesken eskubaloi taldeak, gogotik landutako erronka; Euskadiko Txapelketako azken fasea, lehen postuan amaitu dute, asteburuko hiru neurketak irabazi ostean. Eta gainera, Zilarrezko Ohorezko mailara igotzeko aukera eskainiko dien Espainiako Txapelketa lehiatzeko sailkatu dira. Zorionak!!!
Asteburuko emaitzak
Apirilak 24, ostirala: Usurbil K.E. 24-23 Petronor Muskiz
Apirilak 25, larunbata: C.B. Jarrilleras 21-22 Usurbil K.E.
Apirilak 26, igandea: Usurbil K.E. 24-21 Errotabarri.
Sailkapena
1-Usurbil K.E. 6.
2-Petronor Muskiz 4.
3-Errotabarri (Ermua) 2.
4-C.B. Jarrilleras (Portugalete) 0.
Honenbestez, aipatu moduan, Usurbil K.E.-ko senior neskak Espainiako Txapelketa jokatzeko "txartela" eskuratu dute. Baita bigarren sailkatu diren taldekoek ere, muskiztarrek. Aurrerago zehaztuko da, non eta noiz jokatuko den aipatu sektorea. Baina horiek hurrengo asteotarako kontuak izango dira. Momentuz, asteburuko jardun luze eta gogorra amaituta, garaipena ospatzera doaz senior neskak.