Jendaurrean agertzen ziren lehen aldia zuten gaurkoa, eta horretarako ekimen koloretsu, parte hartzaile eta alaia hautatu dute. Formatu berritzaile batean, ekitaldi zirkular baten bueltan eta udalerriko herritarren bilgune nagusietako batean, Dema plazan aurkeztu dute, datozen maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako Usurbilgo EHBilduren hautagai taldea.
Argazki erraldoi bat ere atera dute, borobil batean ilaratan jarri diren herritarrekin. Herritar ilara bakoitzak, lan jarduera edo arlo bakoitza ordezkatzen zuen koloretako oihal bati eutsita erretratatu dituzte. Herritar ilara bakoitzak, eskuz esku pasa den papiro bat zuen gainera. Eta papiro barruan, datozen lau urteotan, arloz arlo bete nahi diren erronka edota egitasmoak. Ekitaldian irakurri dituzte.
Hitzordua, EHBilduren hautagai taldea eta alkategaia, Xabier Arregi aurkezteko baliatu dute. Ekitaldiak gainera, bisitari berezi bat izan du; hainbat urtetan Udalean lan egin ostean, usurbildarren artean ezaguna den EHBilduren foru hauteskundeetarako hautagaia, Xabier Olano.
Usurbilgo EHBilduk prest du, hurrengo legegintzaldirako lan taldea. Hemen duzue hautagai taldea:
Xabier Arregi
Alaitz Aizpurua
Xuban Zubiria
Jone Urdanpilleta
Iñaki Ugarte
Irene Gartzia
Josune Estella
Joxe Mari Iribar
Jon Usarralde
Bego Elexpe
Eustakio Arrojeria
Ixabel Korta
Jose Piñas
Kuluxka Olaizola
Asier Iturralde
Pepi Arruabarrena
Irudia: Usurbilgo EHBildu.