"Dantzaroa", herri ikuskizun handia bart

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 26a, 13:40

Maila bikaina erakutsi dute beste behin, herriko dantza taldekoek. III. Dantza Eguna, bart frontoian ikusi, entzun eta sentitu ahal izan zen "Dantzaroa" emanaldi bikainarekin amaitu zen. Hilabeteetan gogotik landu eta prestaturiko emanaldiak frontoira gerturaturikoak txunditu zituen. Merezitako txalo zaparrada jaso zuten dantzariek, baita ikuskizuneko antolatzaileek ere.

Herrian dantzari gazte eta heldu bikainak ditugu argi da. Bizirik dago Usurbilgo dantza mugimendua. Jarraian dituzue, bart pilotalekuko ikuskizunean parte hartu zuten artistak eta eta ikuskizuneko zenbait une, irudiotan bilduak: