2015-16 ikasturtean zehar sortu litezkeen beharrak asetzeko, beharren-mapa osatu nahi du Haur Eskolak. Horretarako, 2013, 2014 eta 2015ean jaiotako haurren familien laguntza behar dute. "Haur Eskolan familien beharrei ahalik eta erantzun egokiena emateko asmoz, beharren-mapa osatu nahi dugu. Horretarako, 2013., 2014. eta 2015. urteetan jaio diren eta jaioko diren haurren familiei Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra aurreikusten badute, deitzea edo bertaratzea eskatu nahi diegu", adierazi dute ohar bidez, Haur Eskolatik.
Haur Eskolarekin hartuemanetan jartzeko bideok dituzue:
Bulego ordutegia: 8:30-12:15.
Telefono zenbakia: 943 374 061.
Helbide elektronikoa: haureskola@udarregi.com
Matrikulazio epea zabalik apirilaren 30era arte
0-3 urte arteko hezkuntza eskaintzan izen emateko garaia heldu da. Ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dago apirilaren 30era arte, Haur Eskolak Kalezarren duen egoitzan. Deialdia, 2013-2015 urte artean jaiotako haurrei zuzendua dago. Haur Eskolako ordutegi honen baitan matrikulatu beharko da; 07:30-16:30 artean. Halere aurrez hitzordua eskatu, 943 374 061 telefono zenbakira deituta. Goizez deitu, 09:00-12:00 artean. Haur Eskolatik ohartarazi dutenez, "epez kanpo izena eman nahi duten familiei, ezingo zaie plaza eta ordutegia bermatu".