Sentsibilizazio ekimen bat egin zen duela gutxi, Gipuzkoako kirol egokituko federazioko kideen eta Udarregi Ikastolako ikasleen artean. Kirolean eta #Kilometroak15 ekimenean ere garatzen ari diren inklusibitatearen adierazgarri, ohar bidez NOAUA!ri berri eman diotenez:
Kirolean ere, inklusibitatearen alde
Martxoaren 12an eta apirilaren 23an Gipuzkoako kirol egokituko federazioko (GKEF) kideak izan genituen bisitan Oiardo kiroldegian, sentsibilizazio saio batean. Ekitaldi honetan, urritasunen berri eman, zein kirol egokituko aukerak dauden ezagutu eta errealitateko beste ikuspegi bat eman zieten Udarregi ikastolako ikasleei.
Izan ere, ideia hau ari gara lantzen KILOMETROAK 2015 urte honetan. Hau da, gizartean ditugun espazio ezberdinak, inklusiboaren alde sustatzea. Gizartea kontzientziatzea da asmoa, errealitatearen irakurketa osoa egiteko ideiarekin. Gizarteko parte garen denok aukerak izan ditzagun, inolako etiketa bereizgarririk gabe. Pertsonak garelako.
Oiardon egindako saioan, alde batetik, goi mailako teknifikazioko entrenamenduak egin zituzten Slalom-eko kirolariekin. Beste aldetik, Udarregi ikastolako ikasleak, egoera horietan dauden pertsonek dituzten gaitasunak ikusi eta ezagutu zituzten. Sentsibilizazio honetan, GKEF, urritasun ezberdinak, kirol ezberdinak ezagutu eta Slaloma frogatzeko aukerak eman zizkiguten.
INKLUSIBO #GATTUNK !
Irudiak: #Kilometroak15.