Gipuzkoako lehen BTT Orientazio proba ospatu zen igandean, Andatzan. Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu zuen ekimena. Hona hemen, hitzorduaz plazaratu duten balorazioa:
"Eguraldiak errespetatu du, eta 30 lagun hurbildu dira Txokoaldeko aparkalekura Gipuzkoan antolatu den lehen mendiko BTT orientazio proban parte hartzera. Albeto Tapiz kartografoaren estreinako mapa izanik, Andatza mendiko aldapak ezagututa eta GOT-ek antolatzen zuen mota honetako lehen froga izanik, ikusteke zegoen zer nolako mendi orientazio proba izango zen Usurbilgoa.
Hasi eta berehala jabetu dira parte hartzaileak, aldapa ugari zeudela ibilbidean, eta zenbaitetan pisten egoerak estrategia ondo aukeratzea eskatzen zuela. Guztietan azkarrena Aaron Garmendia, Laudioko raiderra izan da, 2 ordu eta minutu bateko denborarekin, ibilbidean hutsik egin gabe eta erritmo onean baliza guztiak topatu dituelarik. Gainontzeko partaideak ere gustora ibili dira Andatza mendian, eta harrera ona izan duen maparen laguntzarekin, Andatzako hainbat txoko ezagutu dituzte.
Berriz ere Usurbilen orientazioaz gozatzeko asmoz, gustora arituko zinetelakoan,
Gipuzkoako Orientazio Taldea"
Irudia: Gipuzkoako Orientazio Taldea.
Sailkapena
1 Aaron Garmendia, Laudio 2:01:50 Luzea
2 Gorka Obeso, Hondarribi 2:16:15 Luzea
3 Juanan Aguacil, Bedia 2:24:30 Luzea
4 Gaizka Agirre, Artea 2:26:10 Luzea
5 Rafa Romero, Hernani 2:27:45 Luzea
6 Unai Azurmendi, Bergara 2:35:00 Luzea
7 Alberto Lopez, Oñati 2:39:40 Luzea
8 Imanol Garaizabal, Oñati 2:41:40 Luzea
9 Mertxe Cuesta, Vitoria-Gasteiz 2:49:00 Luzea
10 Joxe Mari Zelaieta, Bera 2:49:10 Luzea
11 Iker Segura, Zirauki 2:52:45 Luzea
12 Felipe Landa Lizarra, Lizarra 3:01:55 Luzea
13 Jon Galarraga, Donostia 3:06:50 Luzea
14 Javier Guallar, Elgoibar 3:11:30 Luzea
15 Inma Ovejero, Bilbo 3:15:20 Luzea
16 Kimetz Galarraga, Donostia 3:15:40 Luzea
17 Alex Urbieta, Donostia 3:28:20 Luzea
18 Cristina Rico, Algorta 3:41:55 Luzea
19 Angel Barreiro, Gijon 3:55:20 Luzea
20 Maitane Garmendia, Ibarra 2:15:50 -- Luzea
21 Natalia Isaba Lizarra, Lizarra -- Luzea
22 Javier Casero, Burgos -- Luzea
23 Alec Urbieta, Donostia -- Luzea
24 Kaiet Lopez, Pasaia -- Luzea
25 Victor Martinez, Donostia -- Luzea
26 Alex Gutierrez, Usurbil -- Luzea
POSTUA IZENA UDALERRIA DENBORA IBILBIDEA
1 Igor Galarraga 1:55:20 Motza
2 Marta Olloguiegui 3:03:30 -- Motza
3 Ignacio Urbiria 3:03:30 -- Motza
Informazio gehiago: gotorientazioa.org