Zerrenda aurkezpena

EHBilduUsurbil 2015ko api. 27a, 18:23

Formatu berritzaile batean, ekitaldi zirkular baten bueltan eta hurbiltasunezko politika berretsiz, Dema plazan aurkeztu genuen atzo datozen maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako Usurbilgo EHBilduren hautagai taldea. Tartean gonbidatu berezi bat ere izan genuen, EH Bilduren foru hauteskundeetarako zerrenda burua, Xabier Olano.

Ekimen koloretsu, parte hartzaile eta alaia izan zen. Herritarrak dira EH Bilduren iparra eta atzo horixe bera isladatu zen borobil eder bat osatuz, ekitaldian parte hartu zuten guztiekin. Herri Programako arlo bakoitza ordezkatzen duen koloretako oihal bati eutsita herritar ilarak osatu ziren. Bakoitzak, eskuz esku pasa zen papiro bat zuen eta papiro barruan, datozen lau urteotan arloz arlo bete nahi diren erronka edo lehentasunak ageri ziren, hautagaien lan hildo nagusiak izango direnak. Usurbilgo udalerako alkategai Xabier Arregik eta Xabier Olanok hitza hartu zuten.

Xabier Arregi: " Eutsi lanari lagunok, eutsi goiari, eguneroko txingurri lanak eramango gaitu eta gure ametsak betetzera!"