Denboraldi ederra osatzen ari da Pagazpe pilota elkartea

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 28a, 10:15

Gipuzkoako Txapelketan jaun eta jabe izan dira Hodei Exposito eta Aitor Aranguren. Baita Euskal Herriko Txapelketan ere.

Nagusien elite mailan ere, Euskal Herriko zein Gipuzkoako txapeldun izan dira Xabier Santxo eta Aitor Gorrotxategi. Argazkian dituzue Hodei eta Aitor kadeteak.

Primerako giroa, Herriko Txikien Banakako Txapelketan

Aurreko ostiralean Herriko Txikien Banakako Txapelketa jokatu zen. Txapelketa jokatutako guztiek sari bana eskuratu zuten.

Benjamin txiki mailan: Manex Bengoetxea 16  Aitzol Portularrume 10

Benjamin txiki mailan: Jon Galarraga 14   Unax Urkia 16

Benjamin mailan: Jon Howick 15   Julen Begiristain 16

Alebin mailan: Unax Rezola 16     Mario Perez 6

Infantil mailan: Alain Ramos 18  Peru Aranburu 10

Berria Txapelketa: igandean, Galdakaoren kontra

Kadete, jubenil, nagusi arteko txapelketa da hau. Eta Usurbilek Galdakaon hasiko du. Ostiral honetan, maiatzak 1, eguerdiko 11:00etan. 

Galdakao-Pagazpe (Usurbil) kanporaketan, hauek izango dira usurbildar ordezkariak:

Kadetetan: Exposito-Aranguren

Jubeniletan: Aranberri-Odriozola

Nagusitan: Santxo-Gorrotxategi

Informazio guztia: pilotabizi.com/berria