Maiatzaren Lehenean, Hernanira joateko deia egin du LAB sindikatuak

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 28a, 10:26

Eskualdeko manifestazioa deitu du LAB sindikatuak Langileen Egunerako, maia–tzaren lehenerako. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da Gudarien Plazatik, eta amaieran, Tilosetan ekitaldia egingo dute. Deialdia, apirilaren 23an eskualdeko ordezkariekin eginiko batzarraren ostean egin zuten. Zer ospaturik ez, baina harro egoteko arrazoiak badirela aipatzen dute LAB-etik. Harro, aipatu sindikatuko kide izan eta “borrokatzen dugun langileak garelako”. Aurtengo maiatzaren 1ak berezitasunik ere baduela nabarmentzen dute, “40 urte bete berri ditugula burutzen dugulako. Eta ez dugu ezkutatuko: harro gaude lau hamarkada hauetan LABek Euskal Herrian egin duen borrokagatik, askapena ekarriko digun bidean egin duen ekarpenagatik; eta harro gaude milaka eta milaka langilek LABen ikusi dutelako zapalkun–tzaren kontra borrokatzeko tresna egokia. Hala erakusten dute hauteskunde sindikalen epe trinkoa igaro ondoren datuek, gu izan baikara igo garen sindikatu bakarra Euskal Herri osoan”.