Martin Garitano eta Foru Aldundiko ordezkaritza bat bisitari Usurbilen, maiatzaren 7an

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 29a, 11:33

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza batek Usurbil bisitatuko du datorren maiatzaren 7an. "Herritarrekin herrira" ekimenaren baitan izango da. "Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Herritarrekin Herrira' ekimena martxan jarri zuen iaz, Gipuzkoako herrietako errealitatea zuzenean ezagutzeko asmoz. Horretarako, Martin Garitano diputatu nagusiak eta Foru Aldundiko zenbait ordezkarik, hilabetero, egun osoko bisitaldia egiten dute udalerri batera. Diputatu nagusiaren hitzetan, "bisitatzen ditugun herrietako udal ordezkariekin, gizarte eragileekin eta herritarrekin harreman zuzena sustatu nahi dugu", Aldunditik diotenez.

Horretarako, hainbat bilkura eta bisita egingo dituzte, maiatzaren 7an. Honatx egun horretarako plangintza:

Maiatzak 7, osteguna

11:00 Foru Aldundiko ordezkarien egun osoko bisitaren hasiera, udaletxean egingo den bilerarekin.

Egunean zehar, herriko elkarte eta enpresetako ordezkariekin bilerak.

19:00 Bilera irekia Artzabalen. "Usurbildar guztiei zabalik egongo den bilera, galderak egin eta haien iritziak emateko".

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Informazio gehiago: gipuzkoa.eus