Udajolaseko izen ematea eta ordainketak, maiatzaren 4tik 8ra

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 29a, 09:04

Aurten uztailaren 6tik 30era antolatu diren udaleku irekietan, Udajolasen izen emateko epea, datorren astelehenean, maiatzaren 4an irekiko da. Berrikuntzekin aurten; finkatu diren egunetan, hau da, maiatzaren 4tik 8ra eman beharko baita izena eta egun horietan egin beharko dira baita ordainketak. Aurten, izen ematea eta ordainketak beraz, epe bakar eta berean.

Bestalde, iaz baino plaza gehiago izango ditu 2015eko Udajolasek. Guztira, Usurbilen erroldatuak dauden 4-12 urte arteko 200 haurrentzako lekua egongo da aisialdi ekimenean.

Hona hemen, izen emateari dagozkion zehaztasunak:

Epea: maiatzak 4-8.

Ordutegia: 10:00-11:00 / 16:00-18:00.

Tokia: NOAUA! Kultur Elkartearen egoitza.

Nori zuzendua: Usurbilen erroldatutako 4-12 urte arteko (HH3-LH6) haur eta gaztetxoei.

Aurkeztu beharrekoa: izen emate orria beteta (orriak NOAUA!ko egoitzan eskuragarri) eta ordainketa egin dela frogatzen duen ordainagiria.

Kuota: 80 euro. Familia ugariek 65 euro (familia ugarien txartela edo familia liburuaren kopia ekarri behar da).

Ordainketak: Euskadiko Kutxako kontu zenbaki honetan:

3035 0140 34 1400025811 (haurraren izen-abizenak adierazi).

Gehienezko plaza kopurua: 200.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta NOAUA! Kultur Elkartea.