Hautagai eta herri programen aurkezpenak, kanpaina hasi aurreko egunotan

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 29a, 11:31

Maiatzaren 8an, gauerdian abiatuko da ofizialki, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina. Eguna gerturatu ahala, ugaritzen ari dira, eragile politikoen hautagai eta programen aurkezpen deialdiak.

EAJ-PNVren eskualdeko hautagaitza aurkezpena

Asteazken arratsalde honetan, EAJ-PNVk eskualdeko hautagaitza aurkeztuko du Urnietan. Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek parte hartuko du ekitaldian.

Usurbilgo EHBilduren herri programa aurkezpenak

Bestalde, Usurbilgo EH Bilduk herri programa aurkezteko lehen bilkurak deitu ditu maiatza hasierarako:

-Maiatzak 4, astelehena: 19:00etan, Kalezarko Haur Eskolan.

-Maiatzak 5, asteartea: 19:00etan, Txokoaldeko Erroizpe elkartean.

-Maiatzak 6, asteazkena: 19:00etan, Zubietako Kaxkapen.

Udal eta foru hauteskundeak, maiatzaren 24an

Bozka egun horretarako egutegi orokorra duzue hemen:

-Maiatzak 8-22: hauteskunde kanpaina.

-Maiatzaren 14ra arte: posta bidezko bozka eskatzeko aukera, Correoseko bulegoetan.

-Maiatzak 24: bozketa eguna.

-Maiatzak 27: hauteskundeetako emaitzen bozka zenbaketa ofiziala.

-Ekainak 13: udalbatzak eratzea.

-Ekainaren bigarren hamabostaldian: Gipuzkoako Batzar Nagusiak eratzea.

-Uztailaren 13a baino lehenago: Gipuzkoako Ahaldun Nagusia hautatzea.