Maiatzaren 15etik 17ra Santanderrera doaz senior neskak, estatuko eskubaloi txapelketa jokatzera

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 29a, 18:20

Aurreko asteburuan jokaturiko amaiera fasea irabazita, Euskadiko txapeldun ditugu Usurbil Kirol Elkarteko senior neskak. Apirilaren 24tik 26ra izandako 3 neurketak irabazi ostean halere, Euskadiko txapeldun soilik ez, Espainiako Txapelketa jokatzeko sailkatu ziren gainera.

Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko aukera eskainiko dien Espainiako Txapelketa noiz eta non jokatuko duten jakin berri da ostegun honetan. Zozketa bidez, Espainiako Eskubaloi Federazioak sei leku hautatu ditu beste hainbeste sektore jokatzeko, maiatzaren 15etik 17ra: Vigo (Galiza), Santander (Cantabria), Muskiz (Bizkaia), Zaragoza (Aragoi), Almazora (Castellon) eta Lanzarote (Kanariar irlak).

Usurbildarrei Santanderreko B sektorean parte hartzea egokitu zaie. Aipatu moduan, maiatzaren 15etik 17ra eta taldeon aurka:

-Jokalekua: Santander.

-Partaideak:

1-Cantabria: OID BM Pereda.

2-Gaztela Leon: A.Olibher Valladolid.

3-Euskadi: Usurbil K.E.

4-Galizia: S.A. Redondela.

Maiatzak 15, ostirala

OID BM Pereda-Usurbil K.E.

S.A. Redondela-A.Olibher Valladolid

Maiatzak 16, larunbata

S.A. Redondela-Usurbil K.E

OID BM Pereda-A.Olibher Valladolid

Maiatzak 17, igandea

Usurbil K.E.-A.Olibher Valladolid

OID BM Pereda-S.A. Redondela

Oharra: neurketen ordutegiak zehazteke daude.