Tipi-Tapa igandean, kroketadun pintxoak dastatzera

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 30a, 10:10

Goxo asko asetuko gaituzte igandean tabernariek, era desberdinetara sukaldatuko dituzten kroketa goxoekin. Jakiok dastatzeko aukera ordea sei ez, bost tabernetan aurrerantzean. Otsailean Xarma itxi ostean, Txapeldun taberna itxiko baitute egunotan. Honenbestez, Artzabalen, Bordatxon, Txirristran, Aitzagan eta Txiribogan, maiatzaren 3ko Tipi-Tapa. Ohi bezala, edaria eta zizka-mizka 2 euroren truke. 150 euroko erosketa balearen eta 2 lagunentzako afariaren zozketa, igande arratsaldeko 15:00etan Aitzagan.

Saritu berriak, apirileko Tipi-Tapari esker

150 euroko erosketa-balea tokatu zaie Amaia Añorga eta Olatz Arregi herritarrei, apirileko Tipi-Tapako zozketan. Haien 6.270 zenbakidun txartela izan da saritua. Bigarren saria, Txirristran bi lagunentzako afaria, 1.528 zenbakidun txartela zuenari egokitu zaio. Saritua ez da agertu oraindik. Gainerakoek, maiatzaren 3ko pintxo festara arte itxaron behar.